Albisteak

Francisco
2012ko Otsailaren 16a

Francisco Javier de Landaburu PRIMUS Sariaren VI. edizioa

Margotzea atsegin duzu eta Europari buruz zerbait kontatu nahi diguzu? Hori da Francisco Javier de Landaburu Primus sariaren erronka. Lehen hezkuntzako haurrek parte hartu dezakete eta marrazki baten bitartez 500 milioi lagunek osatzen duten bake eta askatasun esparruaz ezer esateko aukera paregabea dute.

Eurobask, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak antolaturik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, sariaren xedea belaunaldi gazteengan ilusioa piztea da, Europar Batasunaren berri izatea: bakerako, askatasunerako, demokraziarako, aurrerakuntza ekonomikorako eta elkartasunerako.

Ikasleek 2012ko maiatzaren 15 arte izango dute euren lanak aurkezteko eta argibideak Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko web orrian aurkitu ahal izango dira www.eurobask.org

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia