Albisteak

Mugaz
2012ko Otsailaren 20a

Mugaz gaindiko e-merkataritza ikastaroa

Gipuzkoako Merkatal Ganberak mugaz gaindiko merkataritzaren e-comerce tailerra antolatu zuen joan den otsaialren 8an, zeinetara mugaren bi aldetako 20 bat enpresa gerturatu ziren.
Tailer horretan bertaratu ziren bi enpresek euren esperientziak kontatu zituzten. Era berean, estrategia horrek euren produktuak saltzerako orduan zer nolako laguntza eman dien azaldu zuten, baina, web orrialde horiek eguneratuak mantentzea zenbat lan ematen dien ere argi eta garbi utzi zuten.

Christophe PUYODEBAT, Cambo-les-Bainsen jaio eta Baionan dagoen txokolate dendako nagusiak http://www.chocolats-puyodebat.com eta  Loreztiako Maryse ELLISALDEk, Baionan dagoen ezti eta mermelada salmenta dendakoak http://www.loreztia-miel.com bata zein beste Baionako Ganberak eta Baionako Merkataritza Bulegoak antolatu zuten e-merkataritza proiektu batetik jaio zirela azaldu zuten.

Programa horri esker ere web orrialde hau jaio zen: http://www.baionashops.com
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia