Albisteak

Meetind
2012ko Otsailaren 23a

Meetind 2012; Industria arloko azpikontrataziorako Europako erosleen arteko III. topaketak

Industria arloko azpikontrataziorako promozio ekintzen barruan, Gipuzkoako Ganberak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta ICEXen laguntzarekin batera Donostia MEETINDa antolatu du. Horretan azpikontratatzen duten 8 herrialdetako 20 enpresa inguru elkartuko dira. Erosleak Alemania, Austria, Belgika, Italia, Frantzia, Holanda, Erresuma Batua eta Espainiatik datoz.

Helburu nagusia, gure enpresen nazioartekotzea bultzatzea da, batez ere, kontratatzaileak eta azpikontratupean lan egin dezaketen euskal enpresak elkarrekin harremanetan jarriz.

Eskaturiko lan eremuak hauek dira: fundizioa (burnia eta ez burnia), transformazioa, birutagilea edo ez; (forja, kaldereria, mekanizatua, estanpazioa, enbutizioa, laser mozketa, ur bidezko mozketa eta abar.), elketrizitatea eta elektronika, plastikoa eta kautxoa.

Topaketa horietara gerturatuko diren atzerriko enpresek sektore hauetakoak dira: Automozioa, Aeronautika, Energiakoa, Telekomunikazioetakoa, Defentsa, Kirol materialea, Makinaria ezberdinen fabrikatzaileak (packaging, berezia, erreminta, nekazal elikagaietakoa) eta negutegiak.

Cámara de Gipuzkoa

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia