Albisteak

Eusko
2012ko Martxoaren 1a

Eusko Jaurlaritza, Nafarroa eta Akitaniarekin batera, europar instituzioetako ordezkariekin bildu da euskararen inguruan mintzatzeko

Euskadi, Nafarroa eta Akitaniak euren indarrak batu dituzte euskararen inguruan bideratzen ari diren ekimenak Europan aurkezteko asmoz. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuaren Euskarabidearekin eta Baionako Euskararen Bulego Publikoarekin egiten duen lehen ekimena da.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Poltitikarako Sailburuordea den Lurdes Auzmendiren gidaritzapean eta Europar Batasunean Euskadik duen delegazioaren bitartez, Tabajdi eurodiputatuarekin eta Europar Parlamentuko hizkuntza gutxituen taldeko presidenteordearekin bildu da delegazioa, baita Izaskun Bilbao eta Eider Gardiazabal eurodiputatuarekin eta Europar Komisioko Eleaniztasunerako Zuzendariarekin ere.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia