Albisteak

Baionako
2012ko Martxoaren 10a

Baionako alkateak Eurohiria AHTren bitartez lotzea defendatu du Garitanoren aurrean

«frenua kendu eta azelaragailua zapaldu behar da». Esaldi horrekin laburbildu zuen Baionako alkateak eta Communauté d'Agglomération de Bayoone-Anglet-Biarritz (CABAB)eko presidenteak, Jean Grenetek, Aieteko jauregian egin zen Euskal Eurohiriaren ohiko batzar nagusian. Martin Garitano Diputatu Nagusia buru zela egin zen bileran, Donostiako alkatea ere, Juan Karlos Izagirre, bertan izan zen.

 

Greneten arabera, barne mugikortasun gaian asko dagoela egiteko azpimarratu zuen eta Eurohiri osoan komunikazioa errazteko trenbide sarea lantzearen alde egin zuen. AHTren proiektua, proiektu korapilotsua dela esan zuen baina, era berean, bateratzailea eta estrategikoa dela ere gogora ekarri zuen. Horregatik, bilkura bat egitea proposatu zuen, zeinetan iritzi guztiek parte hartuko zuten.

Baionako alkateak Eurohiritik egin den lana azpimarratu nahi izan zuen, bai politika jasangarrietan, euskal kostaldearen aldeko ekimenetan eta Donostiako eta Iruneko alkateak gonbidatu zituen Baionara elklarren arteko harremana estuagoa izan zedin. Era berean, Donostiara zein Irunera bidaiatu eta bertako proiektuak ezagutzeko hitza eman zuen.

Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, bere aldetik, Eurohiriaren Liburu Zuriaren edukietan dauden proiektuak aurrera egiteko hurrengo bi urtetan lana egingo dela azpimarratu zuen eta, Gipuzkoa eta Iparraldearen artean mugak baino zubiak daudela nabarmendu zuen.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia