Albisteak

Mugaz
2012ko Martxoaren 13a

Mugaz Gaindiko errealitatea hobetu ezagutu asmoz

Gipuzkoako Foru Aldundiko langile talde batek Iparraldeko sistema administratiboa hobetu ezagutu asmoz bi egunetako ikastaro batean parte hartu dute.

Saioa Baionako Conséil Généraleko egoitzan egin da eta Iparraldeko sistema administratiboa hobeto ezagutzeaz gain, alderdi instituzionala, banaketa administratiboa eta bertako errealitatea ere aztertu dira.

Guztira 60 lagunek parte hartu du 4 orduko bi saio hauetan eta EHUko Zientzia Politikoetako irakaslea den Igor Ahedo Gurrutxagak eman du ikastaroa.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia