Albisteak

Euskal
2012ko Martxoaren 21a

Euskal Herria Zuzeneanek eta Donostia Kulturak hitzarmena sinatu dute

Bi erakundeen helburu nagusia Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetza indartzea da

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteak eta Donostia Kulturak "sorkuntza lanetan eta proposamenetan elkarlana egitea, ezagutzan sakontzea eta elkarri laguntza ematea  da sinatu duten mugaz gaindiko akordioaren oinarria.

Bi elkarteek hizkuntzaren, kulturaren eta euskal izaeraren alde lan egiten dute, baita bertako taldeen eta artisten zabalkundearen alde ere. Horrela, euren nahia "Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko loturak indartu nahi dituzte", beti ere, "zatiketa administratiboak ezartzen dituen mugak gainditzeko"

Helburu hori aurrera eramateko bide nagusia, EHZk eta Donostia Kultura erakundeak, Donostia eta Gipuzkoako artista eta taldeak Iparraldean zabalduko dituzte, zablakunde esparru berriak zabalduz. Gainera, Euskal Herrira Zuzenean lehiaketaren finalaurrekoa martxoaren 23an ospatuko da Intxaurrondoko Kulturetxean. Irabazleak, Donostiako Aste Nagusiko musika programazioan tokitxo bat izango du.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia