Albisteak

Iparraldeko
2012ko Martxoaren 27a

Iparraldeko egoera sakonean ezagutuz hitzaldia

Aurtengo Iparraldea bertan!-eko azken ekitaldia gisa, Euskal Herriko Garapen Kontseiluaz hitz egingo da elkarteak bihar asteazkena, martxoak 28, arratsaldeko 19:30tan antolatu duen hitzaldian Koldo Mitxelena Kulturunean.

Garapen Kontseilua zergatik sortu zen eta azken hamabost urte hauetan nolako gogoetak eta ikerketak daramatzan gaingiroiki aipatu ondoren, hiru gai nagusi izango dira Kontseiluko zuzendaria den Battitta Boloquy eta Franck Dolosor kazetariaren arteko mintzaldian:

•    Euskararen lekua lurralde proiektuan

 

•    Mugazgaindiko harremanak

 

•    Lurralde antolaketa (hirigintza, garraioak,...)

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia