Albisteak

Foru
2012ko Apirilaren 13a

Foru Aldundiak, garapen jasangarrian, mugikortasunean, ekimen sozialetan eta kirol zein kultura jardueretan oinarritu du bere mugaz gaindiko lankidetza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako ordezkariek, garapen jasangarrietan, mugikortasunean, gizarte politiketan eta kultur eta kirol jardueretan oinarritzea erabaki dute legealdi honetan.

Diputazioko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo saileko Kanpo Harremanetako zuzendaritzako arduradun nagusiak, Roke Akizuk eta mugaz gaindiko harremanetarako teknikariak, Dani Arbuluk, hausnarketa prozesua hasi dutela azpimarratu dute, zeinetan, Gipuzkoa eta kaitaniaren arteko egungo lankidetza ekonomikoa zein funtzionalaren razionalizazioa aztertuko duten. Egungo krisi ekonomikoaren testuinguru honetan beharrezkoa da "kostuak gutxitzea, baliabideak ondo erabiltzea, osagarriak izatea, efizientzia eta egindakoaren itzultzea, bai alor ekonomikoan zein sozialean".
 

Euren ustez, "mugaz gaindiko lanean ajente asko dago eta beharrezkoa da estrategia bat finkatzea, orokorra zein sektorekoa, ondo definitua eta koordinatua dagoena". Gainera, "Bruselan lobby bat sortzea proposatzen dugu dirulaguntzetara errazago iritsi ahal izateko". Ez dute ahazten ,era berean, "mugaz gaindiko lankidetzak Madril eta Paris arteko harremanean presio lana egiteko" ere balio duela. Era berean, mugaz gaindikoaren inguruan, gaur egun gizarteak bizi duen "nahasteari" amaiera jarriko litzaiokela azpimarratzen dute.

Artikulo osoa irakurri

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia