Albisteak

Gipuzkoako
2012ko Apirilaren 27a

Gipuzkoako lurralde historikoko toki entitateek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek beste eskualde edo herrialde batzuetako herri edo hiriekin trukeko senidetzeak egin ditzaten sustatzeko Elkarrekin programako 2012. urteko laguntza deialdia egin da

Gipuzkoako Foru Aldundia da Elkarrekin programaren arduraduna, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren bidez. Programaren helburu nagusia da Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki erakundeei eta horiei lotutako irabazi asmorik gabeko erakundeei senidetze prozesuetan laguntza teknikoa eta finantzarioa ematea. Hain zuzen, nahi da udalerri eta hirien senidetzea sustatzea eta herri eta eskualdeen arteko harremanak estutzea, ez Europan bakarrik, ikuspegi globaletik baizik.

Elkarrekin programa Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren lan eta dedikazioaren emaitza da: 2008an hasi zen Gipuzkoako senidetzeen egoerari buruzko azterketarekin, Gipuzkoako 88 udalerriekin harremanetan jarrita; ondoren, urteberean, Senidetzeari buruzko I. Jardunaldi
Teknikoak antolatu eta egin ziren Kursaalean; eta azkenik, programaren oinarri arautzaileak onartu ziren.

Elkarrekin programaren helburu zehatzak, berriz, hauek dira:

a) Udalerrien arteko topaketak sortzea, esperientziak, iritziak eta baloreak partekatu eta elkar trukatzeko, historiatik ikasteko eta etorkizuna eraikitzeko.

b) Gizarte zibileko erakundeetan ematen den lankidetzaren bidez, hiritartasun eta demokraziarekin, partekatutako baloreekin eta amankomuneko historia eta kulturarekin erlazionatutako ekintza, eztabaida eta hausnarketa sustatzea.

c) Hiritarren eta gizarte zibileko erakundeen arteko interakzioa sustatzea, kultur arteko elkarrizketa lagunduz eta aniztasun eta batasuna azpimarratuz eta, era berean, herritarren artean harreman sendoagoak lortzeko bideratutako ekintzei arreta berezia emanez.

Laguntzei buruzko informazio gehiago

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia