Albisteak

EHUko
2012ko Apirilaren 30a

EHUko fakultateak antolaturiko mugaz gaindiko doako zuzenbide ikastaroa

Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko ikastaroa, Asmoz Fundazioaren eta Gipuzkoako eta Baionako Zuzenbide Elkargoen laguntzarekin. Ikastaro hau CITICOOP EFA 210/211  proiektuaren barnean dago eta UEko POCTEFA - FONDOS FEDER-ek finantzatutako ikastaroa da.

Ikastaro hau zuzenbideko profesionalentzat zuzenduta dago eta 30 ordu izango ditu. Ordu horietatik, 22 online edo internet bidez izango dira eta gainontzekoak EHUko Zuzenbide Fakultatean antolaturiko diren aurrez aurreko saioetara zuzenduko dira.

Ikastaroaren gaia Espainia eta Frantziako legislazioen arteko konparaketa da, mugaz gaindiko familia-unitatearen ikuspuntutik sortzen diren egoerak aztertuz eta hauei konponbide praktikoa eskainiz (etxebizitza, zerga-erregimena, lana, prestazioak...).
 
Ikastaroa frantsesez eta espainieraz izango da. Prezioari dagokionez, dohain izango da 100 euroko fidantzarekin eta matrikularen zenbatekoaren itzulketa egingo zaie ikastaroa gainditzen duten ikasleei.
 
Ikastaroa maiatzaren 21ean hasten da eta matrikulazio epea maiatzaren 18a arte egongo da irekita. 
 
Informazio gehigarria eta izena ematea: http://transfronterizos.asmoz.org edo transfronterizos@asmoz.org.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia