Albisteak

Olatu-Talka
2012ko Maiatzaren 3a

Olatu-Talka Baionan eta Donostian

Olatu Talka jaialdiaren barruan, eta Europako instantziek Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburu izango dela baieztatu dutela ospatzearren, World-Xokolatea izeneko jaialdiak antolatu dituzte. Kultura Eurohirian izeneko jardunaldia datorren maiatzaren 12an izango da Baionako euskal Museoan eta "Hizkuntzak eta Komunikazioa Euskal Hirian" eztabaida Donostiako Martutene auzoko Arantzazuko Ama ikastolan maiatzaren 13an.

Baionako ekitaldirako autobusa egokitu da eta Gipuzkoa Plazatik aterako da. Izena eman nahi duen edonork 943112222 telefonora deituz egin dezake edota mprojo@gipuzkoa.net helbidera mezua bidaliz.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia