Albisteak

Diputazioak
2012ko Maiatzaren 7a

Diputazioak Europaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi ditu gazteak

Europaren eguna dela eta, Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo departamentuak facebook bitartezko lehiaketa jarri du abian

Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo departamentua, Kanpo Harremanetako zuzendaritzaren bitartez, aspaldian dabil unibertsitateko gazteekin eta goi mailako zikloko ikasleekin lanean, atzerrian egiten dituzten egonaldiak askatasunez bizitzeaz gain, kanpoko kulturez ikasi eta Gipuzkoaren eta Euskadiren enbaxadore izan daitezen.

Hori dela eta, aurtengo Europaren Egunerako Foru Aldundiak sare sozialen bitartezko kanpaina jarri du martxan, zeinen bitartez ikasleek zer nolako Europa nahi duten iritziak eman ahalko dituzten.

Helburu horrekin, Ibaeta Kanpusean karpa jarriko da eta gazteei zer nolako Europa nahi duten iritzia ematera gonbidatuko zaie. www.niknahidudaneuropa profila sortu da facebooken eta idatziz zein ikusentzunezkoz bakoitzak bere ideiak proposatu ahal izango ditu. Irabazleak Europako 30 herrialdetan baino gehiagotan ibiltzeko interrail 3 txartel lortuko ditu eta beste 3 partaideen artean zozketatuko dira.

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 8an amaituko da.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia