Albisteak

Lankidetza
2012ko Maiatzaren 14a

Lankidetza inteligentearen 1.go Kongresua

Europa, mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunerako une erabakigarrian dago
 
Krisi garai honetan, Europako hurrengo 7 urtetarako (2014-2020) aurrekontuak eta Bateratasun Politikaren Araudi berria lantzen ari da. Hori dela eta, mugaz gaindiko lankidetzak ematen dituen onurak zeintzuk diren jakin behar da, zer aukera ematen dituen  eta nola, lankidetzaren bitartez, Europak epe laburrean izango dituen erronkak gainditzen lagundu dezakeen.

Zentzu horretan eta lankidetzan lanean dabiltzan agente guztiekin eztabaidatu ahal izateko, CECICN-ek Lankidetza Inteligentearen inguruko 1. Kongresua antolatu du A Coruñan datozen ekainaren 25 eta 26rako. Bertan mezu garrantzitsuenez, Europak 2020rako dituen erronkak lortzeko lankidetzaren beharraz eta Barne Merkatuaren erronkez hitz egingo da.

Kongresua 2 biltzar eta 6 workshopen inguruan antolatu da non Kongresuan parte hartzen dutenek, Europako instituzioetako adituekin, CECICN-eko kideekin eta nazioetako administrazioekin, Araudi berria lantzen ari diren instituzioetan aurkeztu behar diren mezuak zeintzuk diren hausnartuko eta trukatuko dituzten.
Dagoeneko eta ekainaren 10a arte izena eman daiteke www.cecicn.eu web orrian. Bertan ere, kongresuaren informazio osoa eskuragarri dago.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia