Albisteak

Latinoamerikako
2012ko Maiatzaren 14a

Latinoamerikako politikari delegazio batek Akitani-Euskadi euro-erregioa ezagutu du

Mugak dituzten Latnoamerikako herrialdetako, Brasil, Argentina Paraguay eta Uruguayeko aditu eta politikari hainbatek Euskadira bidaiatu dute bertako Akitania-Euskadi Euro-erregioa eta Mugaz Gaindiko Lankidetza zer nola egiten den ezagutzeko.

“Europa-Latinoamerika lankidetza. Erregioetako Politika markoaren inguruko mugaz gaindiko lankidetza” proiektuaren ekimenetako bat da bisita eta Europako Parlamentuak egin duen ikerketaren barruan kokatzen da. Ikerketa horren helburua, EBko Erregioetako Politikak herrialdeen arteko lankidetza testuingurura gehitzea da.

Aditu taldeak, Euskadi mailan abian jarri drien proiektu ugari ezagutu ahal izan dituzte, besteak beste, Euskampus, Nazioarteko Kanpus Gorena, edota berrikuntza teknologikoaren inguruan Tecnaliak Akitaniako mandatariekin abian jarritako garapenerako proiektuak.

Alor instituzionalean, Gipuzkoako Foru Aldundiko agintari politikoek harrera egin zieten eta mugaz gaindiko proiektuak eta Baiona-Donostia Eurohiriaren nondik norakoak zuzen-zuzenena ezagutu ahal izan zituzten.

Lantaldeak jasotako informazioaren eta egindako bisitaren balioa azpimarratu dute. Batez ere, etorkizunean, Euskadi eta Akitaniaren arteko esperientziatik abiatuta munduko herrialdeekin ezagutza transferentziarako bide berriak irekitzen dituelako.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia