Albisteak

Euskotar
2012ko Maiatzaren 18a

Euskotar europazaleak krisiaren aurrean

Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak, Europaren eguna aprobetxatuz, EUSKOTAR EUROPAZALEAK, KRISIAREN AURREAN:«EUROPA BERRI BAT BEHAR DUGU, ETA ORAINTXE» manifestua kaleratu nahi izan du.

 Azken bi hamarkada honetan mundu osoko politika, ekonomia, finantza eta merkataritza oinarriek izan duten eraldaketa berebizikoa izan da. Eraldaketa horren ondorioz, elkarren mendekotasunen,
desoreken, asimetrien eta botere lausotzearen prozesu bat gertatu da, globalizazioa deritzoguna.

Europar Batasuna, jakina denez, politika bateratzearen eta ekonomia lankidetzaren proiektu
berritzailea da. Sei hamarkadaz baino gehiagoz, gai izan da adiskidetzea, egonkortasun demokratikoa,
ekonomia aurrerakuntza, funtsezko eskubideak eta ongizate Estatuaren indartzea sustatzeko.

Hori guztia dela eta, orain, zailtasunak azaleratu nahi izan ditu, batez ere, XXI. mendean Europak duen lehenengo krisi handiari behar bezala aurre egiteko.

Manifestua irakurri nahi baduzu

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia