Albisteak

Mugaz
2012ko Maiatzaren 28a

Mugaz Gaindiko kirol festa Dunboa ikastetxean

Joan den larunbatean, maiatzaren 26an, kirola eta gazteria uztartu ziren Dunboa ikastetxearen inguruan.

 

Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko partzuergoak Kirolaren Eguna antolatu zuen inguruko ikasle eta kirolarientzat eta bertan partzuergoa osatzen duten hiru herrietako agintariak izan ziren. Guztira, Irun, Hondarribia eta Hendaiako 400 haurrek baino gehiagok parte hartu zuten eta egin zuen eguraldi ona aprobetxatuz kirol ugari egiteko aukera izan zuten.

Benjamin mailako haurrek, Irungo eskolan hainbat jarduera egiteko aukera izan zuten baina guztien gainetik, arrakasta gehien izan zuen jarduera, futbolin erraldoiarena izan zen.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia