Albisteak

Donostia-Baiona-Donostia
2012ko Ekainaren 1a

Donostia-Baiona-Donostia 2012 mugaz gaindiko lasterketa

2012-ko Ekainak 3-an “Donostia-Baiona-Donostia 2012” nazioarteko martxa zikloturistaren 11.edizioa ospatuko da, Donostiako Bera Bera RT eta Baionako Aviron Bayonnais kirol elkarteen artean.

Euro-Hiria delako ingurunean, martxak ibilbide paregabea du, barnekaldeko kolore berdea eta kostaldeko edertasuna nahasten dituelarik. Kirol hau maite duten guztien eskura dagoen benetako zikloturismoa sustatzea delarik gure helburu nagusia.

Aurtengo edizioan ohiko ibilbideak mantentzen dira, (luzea 130 km eta motza 90 km) eta baita martxa eguneko izen emateak eta dortsalen banaketa egiteko lekua ere,  MANTEO KIROLDEGIAN ain zuzen. Nafarroa hiribidetik 100 metrotara, parte hartzaileentzat dohaineko parking-a (plaza mugatuak) eta dutxak dituelarik eta martxa bukatzerakoan amaierako festa estalpean burutu ahal izango dugularik.

Bi ibildideen irteera eta helmuga puntua, dortsalen banaketa eta “jai amanera” leku berean izango dira, Manteo kiroldegia. Irteera 8:00-tan emango da bi ibilbideentzat.

Nola izena eman

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia