Albisteak

Mugaz
2012ko Ekainaren 4a

Mugaz Gaindiko ingurunea ezagutuz

Eurohiriaren bultzadarekin bat, mugaz gaindiko hainbat eta hainbat ekimen gauzatu dira bi aldetako biztanleen harremanak sendotzeko. Besteak beste, Bidache eta Oñatiko 65 ikasle eta irakasleren arteko hartu-emanak eta esperientzia trukaketak bere ingurua hobeto ezagutzeko aukera eman die. 3 egunetan zehar  elikagaien industriaren, elikagai jasangarrien, bertako produktuen kontsumoa eta gertuko distribuzio kanalak aztertu zituzten.

Gipuzkoako eta Lapurdiko ikasle eta irakasle horiek, esnekien eta txokolate lantegiak, baserri-eskola bat, kiwi eta marrubi esplotazioa eta yoghourt enpresa bat ezagutu zituzten.

Dudarik gabe, esperientzia aberatsa gaztetxoenek bere ingurunea ezagutu dezaten, baita mugaren bestaldean dagoena ere.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia