Albisteak

Euskal
2012ko Ekainaren 13a

Euskal Eurekak eta Sustapenak mugaz gaindiko proiektu estrategikoak bultzatuko dituzte

Donostiako Sustapenak eta Euskal Eurekak, Iparraldeko energia efizientzia eta eraikuntzarako klusterrak mugaz gaindiko akordiona sinatu dute bertako enpresetako energia berriztagarrien eta energia efizientziaren I+G+B proiektuak bultzatzeko.

Josu Ruiz Donostiako Garapen Ekonomikorako zinegotziak eta Daniel Bancon, Euskal Eurekako presidenteak sinatutako akordioaren arabera, sektorearen artean informazioa trukatzeko talde egonkor bat sortuko da. Horrela, hitzarmenaren barruan bultzatutako proiektuen jarraipena egin ahal izango da eta mugaz gaindiko sare finantzarioa finkatuko duten energia berriztagarriekin eta energia efizientziarekin zerikusia duten bertako priektuak bultzatzeko lankidetza lana egingo da.

Eredu berri bat
Esan beharr dago ere, bi erakunde horiek Eurohiriaren eredu sozio-ekonomikoaren bilakaeraren inguruan ikuspegi berbera dutela, batez ere, jaio berritan dauden energia berriztagarrien eta energia efizientearen sektoreei esker: Ekonomikoki jasangarria izango den eredu berri bat, klusterizazioa eta bertako enpresak bultzatuko dituena. Esparru geografikoa Donostiak eta Akitanika osatzen dute, zeinetan 9.000 lagunek lana duten.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia