Albisteak

Asmoz
2012ko Ekainaren 18a

Asmoz Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu du PAUeko unibertsitatearekin

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Frantziako Paueko eta Aturrriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin.

Hitzarmen honek Frantziako eta Espainiako estatuen arteko mugaldeko errealitatearen arazo konplexuei ekiteko premia aintzat hartzen du. Errealitate horrek bi sistema juridiko desberdinak elkartzea dakar berekin, mugaz gaindiko harremanetan guztiz kontuan hartzeko kontua dena. Bi erakundeek, egoeraren jakitun,  Enpresa Abokatua – Unibertsitateko Master Franko – Espainarra antolatzen dute, eremu geografiko honetan lan egiten edo egingo duten profesional eta graduatuei laguntzea helburu duen CITICOP europar proiektuaren barrenean. Master hau titulu ofiziala da eta baliagarria du Europako Goi Mailako Hezkuntzako Esparru osoan eta Frantzia osoan egitekoak diren praktika ordainduak bermatzen ditu ikasle espainiar guztientzat lan mundurako prestatzearren.

Master hau irailean hasiko da eta bere metodologian online irakaskuntza eta Paueko Unibertsitatean  emandako klaseak konbinatuko ditu. Izen emateko azken eguna: ekainak 25.

Proiektu honetan oraingo hitzarmenaren aurreko beste ekimen batzuk sartzen dira, hala nola mugaz gaindiko familia eta bizitza zuzenbideari buruzko ikastaro bereziak, irailean eta azaroan egitekoak.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia