Albisteak

NIK
2012ko Ekainaren 20a

NIK NAHI DUDAN EUROPA saria Amaia Gońirentzat

Askatasuna eta solidaritatea aldarrikatzen dituen mezu batek irabazi du Aldundiak antolatutako Nik nahi dudan Europa lehiaketa. Amaia Goñi izeneko neskak jaso du gaur Gipuzkoako Foru Aldundian bere saria,  Europatik bidaiatzeko Interrail txartelak, bera eta beste bi pertsonentzat, mezu bozkatuena berak idatzi baitzuen. Honela zion:

 “Estatu sozial eta zuzenak  izango dituena, askatasunean eta eragile eta nazioen arteko solidaritatean oinarrituko dena. Ez da hiritarrei mozketak eta, Merkatuen eufemismoaren atzean ezkutatuz, espekulatzaile direnei laguntzak  ezartzen dizkienak.
 
Maiatzaren 9an ospatu zen Europa Egunaren inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiak egin zituen ekitaldien artean,  gazteei zuzenduriko lehiaketa bat antolatu zen, beraiek nahi zuten Europa-ri buruzkoa. Nik Nahi Dudan Europa izenburupean,  internetez burutu zen lehiaketa. Izenburu horrekin Facebook-en orri berria zabaldu zen galdera eginaz 18 eta 25 urte bitarteko gazteei. Epai-mahai gazte internautek osatu dute, beraiek aukeratu baitute mezurik interesgarriena.

Ekainaren 8an amaitu zen mezuak bidaltzeko epea eta deialdia arrakastatsua izan da: 969 “gustatzen zait” jaso zituen egun gutxitan orriak eta fans horien  artean 186.969 lagun batzen dituzte, beraien mezuen artean lehiaketako parte-hartzaileenak jaso dituztenak, alegia. Orri honek 5.704 bisitari izan ditu, %58 emakumeak eta %42 gizonezkoak. Amaia Goñiren mezuak 312 bozka jaso ditu.

Gaur goizean egin den sari ematean, Jon Peli Uriguen Berikuntza, Landa Garapena eta Turismoko diputatuak eta Roke Akizu, Turismo eta Kanpo Harremanetako zuzendariak hartu dute parte. Amaia Goñi, irabazlea, Alemanian dagoela eta, bere aita etorri da bere lekuan  saia jasotzera.

Bigarren sari bat, bozka eman zuten guztien artean banatu da, hau sorteoz eman dena. Irabazlea Enara Barandiaran izan da eta berari ere beste hiru Interrail txartelez osaturiko lotea eman zaio.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia