Albisteak

Euskara,
2012ko Ekainaren 21a

Euskara, frantsesa eta gaztelera ikasteko "Gu Geu" mugaz gaindiko ekimena amaitzear da

Ekainaren 20an amaituko da Mugaz Gaindiko Partzuergoak abian jarritako Gu Geu proiektu esperimentala. Programa horrekin mugaren inguruan elkartzen eta bizi diren hiru hizkuntzen, euskararen, gazteleraren eta frantsesaren sustapena eta erabilpena lortu nahi da adin, toki eta inguru sozilaeko hiritarren artean.

Joan den martxoan ekimena martxan jarri zenetik, 24 lagun parte hartzen ari dira programa horretan egindako hiru taldeetan. Astean behin elkartzen dira eta bertan parte hartzen ari diren laguen tipologia oso zabala da: jubilatuak, ikasle gazteak, hizkuntza eskolan matrikulatutako ikasleak eta abar.

Esperientziaren orain arteko balorazioa "oso positiboa da" azpimarratu dute Mugaz Gaindiko Partzuergotik. Hori dela eta, irailean talde berriak sortzeko izenemate epea zabalduko dute. Gainera, orain arte taldeetan egon diren hainbat lagunek udako ekimenetan hizkuntza trebakuntza ikastaroetan jarraituko dute.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia