Albisteak

Euskadi
2012ko Ekainaren 21a

Euskadi eta Akitaniak mugaz gaindiko sarea gutxituko dute Pirinioez Gaineko atlantiar Konferentzia deseginez

Euskadiko eta Akitaniako gobernuek mugaz gaindiko sarea eta egitura administratiboa berregituratzea erabaki dute. Hartu duten lehen neurria, mugaz gaindiko “instituzio arteko harremanak hobetzeko” 2007. urtean sortu zen Pirinioez Gaineko Atlantiar Konferentzia desegitea izan da.

Pirinioez Gaineko Atlantiar Konferentzia, Frantziako estatuak, Pirinio Atlantikoetako Prefekturaren bitartez parte hartzen zuen mugaz gaindiko erakunde bakarra zen. Bere helburu nagusia “gertutasuneko politikak” koordinatzea izan da osasun zerbitzu, droga, ingurumen eta mugaz gaindiko zerbitzu publikoen inguruan.

Aurrerantzean, Pirinioez Gaineko Atlantiar Konferentziak zituen antolaketa egitura eta zereginak, joan den urteko abenduan sortu zen Euskadi-Akitania Erregioak hartuko ditu bere gain.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia