Albisteak

Udako
2012ko Uztailaren 4a

Udako Euskal Unibertsitateak Baionan jarraituko dute gaurtik aurrera

Ikastaroak egiten hasi zirenetik 40. urteurrena da aurten, eta ekitaldi bat ospatuko dute bihar, uztailak 5, egindako lana oroitzeko

Eibarren egin zuten lehen urratsa UEUren aurtengo Udako Ikastaroek, eta gaurtik aurrera Baionan egingo dute bigarrena eta bertan,  Musika hezkuntzari, kontugintzari, soziolinguistikari, parte hartzeari, elikadura burujabetzari eta egoera kritikoak gainditzeko teknikei buruzko ikastaroak emango dituzte, bihartik aurrera, Baionako ILTT unibertsitatean.

Bestalde, 40. urteurrena oroitzeko, ekitaldia egingo dute, bihar osteguna, Baionako Euskal Museoan, zeinetan, besteak beste, Karmele Artetxe UEUko presidentea, Jean Haritxelar euskaltzaina eta Eneko Bidegain kazetariak parte hartuko duten.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia