Albisteak

Abiadura
2012ko Uztailaren 5a

Abiadura Handiko Trena Gipuzkoan. Aukerak eta garapen ekonomikoa

"Abiadura Handiko Trena Gipuzkoan. Aukerak eta Garapen Ekonomikoak" izeneko jardunaldiak datorren irailaren 10 eta 11n antolatuko dira Donostiako Kursaal jauregian

Euskal Trenbide Sareak (ETS) eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailaren artean antolatuko dute eta hainbat erakunde eta enpresatako ordezkarien eta teknikarien partehartzea izango du.

Jardunaldietako helburu nagusien artean Gipuzkoatik igaritzen den eta eraikitzen ari diren abiadura handiko trenak ekarri ditzaken eta dagoeneko ekarri dituen onura ekonomikoak aztertzea eta komunikatzea da.

Jardunaldi horietan gai hauek jorratuko dira:

- Euskal Y-aren obren egoera

- Frantziako hego-mendebaldeko proiektuaren aurrerapena

- Loturak Valladoliderantz eta Madrilerantz

- Obrek ekonomian izango dituzten ondorioak

- Euskal Y-a martxan jartzean sortuko diren aukera ekonomikoak

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia