Albisteak

Etorkizun
2012ko Uztailaren 5a

Etorkizun komun baten alde lanean: Mugaz Gaindiko Elkartea

Mugaz Gaindiko harremanetarako elkartea orain bi urte eratu zuten Bidasoaren bi aldetan lanean dabiltzan Eurohiriko enpresariek.

Biharteaneko ordezakriak maiz elkartzen dira Hendaian duten egoitzan eta bertako fundatzailea den  Michael Coulauden esanetan “ideia laborategi itzela da, potentzialitate handikoa da”.

Bihartean elkartea, mugaz gaindiko Merkatal Ganbera, mugaz gaindiko proiektu ekonomikoak garatzeko, mugaren bi aldetan ziren enpresen beharrak asetzeko eta proiektu bateratuei aurre egiteko jaio zen. Eta bertako hegoaldeko arduradunak, Olga Irastorzak, esaten duen moduan, “bi aldeen artean bateragarritasun handia dago baita esportatzeko aukera asko ere. Biharteanen helburua, hori da, enpresen arteko mugaz gaindiko lankidetza bultzatu eta, nik uste, lortzen ari garela”.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia