Albisteak

Bidasoa-Lapurdi
2012ko Uztailaren 17a

Bidasoa-Lapurdi eskualdea ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erantzukizuneko mugaz haraindiko espazio bihurtzeko proiektuko buru da MIK

Bidasoa-Lapurdi mugaz haraindiko eskualdea ekonomia-, gizarte eta ingurumen-erantzukizuneko espazio bihurtzeko helburua duen proiektuko buru da MIK ikerketa-zentroa. Proiektuak hainbat bazkide ditu eta bere jomuga 2020 Europa Estrategia da, hau da, Europan hazkunde adimentsua, iraunkorra eta integratzailea lortu nahi duen estrategia.

Lurraldeko Gizarte Erantzukizuneko (RESOT) proiektua da eta gizarte-erantzukizuneko lurraldea garatzea du xede; horretarako, hainbat eragilek ekintza praktikoak diseinatuz eta gauzatuz parte hartzea aurreikusten du. Hala, proiektuak –hiru fase ditu– Behe Bidasoa eta Lapurdi mugaz haraindiko eskualdea zenbait eremuren ikuspegitik erantzukizuneko espazio bihurtu nahi du.

Iturria: Mondragon Unibertsitatea

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia