Albisteak

Europako
2010eko Apirilaren 8a

Europako Olatu Berria 2010: Old School Funky Family garaile

Mugaz Gaindiko Lankidetzarako elkarteak antolaturiko lehiaketak mugaren bi aldetan dagoen kultura dinamismoa eta aniztasuna eta elkarren arteko harremana ekarri nahi izan ditu gogora.

Finalera iritsi ziren 3 taldeen lana ikusteko eta entzuteko, Old School Funky Family (Baiona), Sabur (Donostia) eta Gloriadays (Pau), txiki gelditu zen. Hiru orduz musikaz bali egin eta gero Mathieu Vivier (Scène Nationale Bayonne Sud-Aquitaineko Harreman Publikoetako arduraduna), Leire Orellak eta Santxo Leizaolak (Donostiako udaleko ordezkariak) eta Patxi Dutournierrek (Euskal Herria Zuzenean Jaialdiko programazio arduraduna), osatzen zuten epaimahaiak euren erabakia hartu behar izan zuten. Gauza zaila ikusitako maila eta gero!

Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Elkarteak jailadi hau posible egin duten lagun eta babesle guztiei euren lana eta babesa eskertu nahi die eta hurrengo urtetan ekimen honekin jarraitzeko konpromisoa adierazi dute.

 Old School Funky Family taldearen musika

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia