Albisteak

Dantza
2012ko Uztailaren 25a

Dantza Hirianek Aterpean erresidentzia programara bi konpainia batu ditu

Uztaila bitartean, Anakrusa (Donostia) eta Androphyne (Mimizan) konpainiek, Dantza Hirianek, hiri espazioetan dantzatzeko mugaz gaindiko Jaialdiak sortutako Aterpean erresidentzia programan parte hartuko dute. Baiona-Donostia Eurohirian antolatutako eta 2012ko irailaren 13tik 23ra egingo den zazpigarren edozioan parte hartuko dute.

Aterpean, hiri espazioetan dantza garaikidea sustatzeko eta zabaltzeko programa da eta artistei euren lanak aurkezteko eta taularatzeko aukerak eta laguntza ekonomikoak eskaintzen dizkie. Programa horrek POCTEFAren, Euskal Kultura Institutoaren, CNN Miarritzeko Malandain Balletaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Akitaniako Erregioaren laguntza du.

Aterpeanek bi dantza talde bilduko ditu 3 egoitza ezberdinetan: Hendaiako Udaleko Mendi Zolan kulturgunean, Miarritzeko Malandain Balletaren CCNan eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian duen Dantzagunean.


Gehiago jakiteko http://www.dantzahirian.com

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia