Albisteak

2012ko Uztailaren 30a

EHUko Zuzenbide Fakultateak mugaz gaindiko doako bi zuzenbide ikastaro antolatu ditu

Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko ikastaroak, Asmoz Fundazioaren eta Gipuzkoako eta Baionako Zuzenbide Elkargoen laguntzarekin. Ikastaro hauek CITICOOP EFA 210/211  proiektuaren barnean daude eta UEko POCTEFA - FONDOS FEDER-ek finantzatutakoak dira.

Ikastaro hau zuzenbideko profesionalentzat zein lizentzizuadunentzat dago zuzenduta eta bakoitzak 30 ordu izango ditu. Ordu horietatik, 22 online edo internet bidez izango dira eta gainontzekoak EHUko Zuzenbide Fakultatean antolaturiko diren aurrez aurreko saioetara zuzenduko dira.

Ikastaroaren gaia Espainia eta Frantziako legislazioen arteko konparaketa da. Ikastaroak mugaz gaindiko egoerak aztertu eta hauei konponbide praktikoa eskaintzen die familia eta etxebizitzaren ikuspuntutik.
 
Ikastaroak frantsesez eta espainieraz izango da. Prezioari dagokionez, bi ikastaroak doakoak izango dira.
 
Lehen ikastaroa familiari dagokio, irailaren17an  hasten da eta matrikulazio epea irailaren 14an bukatzen da. Bigarren ikastaroa, etxebizitzari buruzkoa, azaroan hasiko da. Ikasle bakoitzak bi ikastaroetan parte har dezake. 
 
Informazio gehigarria eta izena ematea: http://transfronterizos.asmoz.org edo transfronterizos@asmoz.org.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia