Albisteak

Bidasoafolkek
2012ko Abuztuaren 27a

Bidasoafolkek autore abesti eta flamenko doinuen artean dantza egin du

Bidasoafolk, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoak antolatzen duen musika jaialdia autore abestien eta flamenko doinuen artean mugitu da, nahiz eta musika zeltarra, reggaea edota mediterraneokoa entzun ahal izan den. Egitaraua igandera arte luzatu da eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako kaleetan luzea zabal banatu dira.

Aurtengo jaialdia Hondarribiako Banako aretoan hasi zen zeinetan Javier Paxariño musikariak, flauta edo saxofoian aditua, jo zuen José Luis Ordóñez eta Manuel de Lucenarekin batera. Entzun zen musika mediterraneo inguruko zen.

Larunbatean, Hondarribiako Arma Plazan, Javier Ruibal musikari andaluziarrak flamenkoa gerturatu zuen Iñaki Salvador piano-jole donostiarrarekin batera. Alba Carmonaren ahotan Las Migas taldeak itxi zuen eguna, mediterraneo eta flamenko doinu baturak eskainiz.

Itxiera egnean, Urdanibia plazan izan zen. Jarocho doinuaren erreferentzia nagusia den Mono Blanco eta Paco Ibañez kantautoreak emandako ikuskizuna paregabea izan zen.

Informazio gehiagorako

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia