Albisteak

Biharteanek
2012ko Irailaren 7a

Biharteanek Gipuzkoako eta Iparraldeko 525 enpresa lagundu ditu azken bi urte hauetan

Mugaz Gaindiko Gipuzkoako eta Baionako Ganbera artetik jaiotako erakundeak, Biharteanek, gipuzkoako zein iparraldeko 525 enpresa lagundu ditu martxan jarri zenetik bi urtera

Bi urte hauetan Biharteanek lagundu ditun enpresen % 60-ak ekintza kolektiboetan parte hartu dute, besteak beste mugaz gaindiko hartuemanetan, jardunaldi tematikoetan eta enpresa bisitetan.

Gainera, % 40 baino gehiagok laguntza juridiko, ekonomiko, administratibo edo komertzialak izan ditu. Biharteanek lagundu dituen enpresen % 51Gipuzkoar jatorrikoak dira eta % 49 iparraldekoak.
 

Sektoreka, enpresek eskatu dituzten zerbitzuen artean, industria gaietako azpikontratuen inguruko galderak dira, nekazal eta elikagaietakoak, eraikuntza eta turismoa. Biharteanek urte honetan aurrera atera nahi diren hainbat proiektu ditu martxan, besteak beste, mugaren bi aldeetako 8 enpresa eta Teknologia Parkeen arteko Silikona likidoan espezializatutako mugaz gaindiko Poloa.
 

Era berean, turisten mugikortasunerako mugaz gaindiko plataforma garatzea eta 15 egunetan zehar, Londresen, euskal eurohiriko produktuen publizitatea egitea aurreikusten dute

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia