Albisteak

Bidasoa
2012ko Irailaren 3a

Bidasoa eta Iparraldearen eraldaketa soziala MIKen eskutik

Mondragon Innovation & Knowledge (MIK), gizarte eta antolaketa berrikuntzaren kudeaketa espezializaturako ikerketa zentroa, RESOT izeneko proiektuaren buru da (Responsabilidad Social Territorial), zeinen bitartez Bidasoa Beheko bailara eta Iparraldea, ekonomia, gizarte eta ingurumen gaietan lurralde ardurarako espazio berri bat eraiki nahi den.

Mondragon Unibertsitateak duen kanpusena joan den martxoan aurkeztu zen  Enpresagintza-MIK ekimena, Espainia-Andorra-Frantzia Mugaz gaindiko Lurralde Lankidetzaren (POCTEFA) 2007-2013 programaren barruan dago eta mugen bi aldetan gizartea, ekonomia eta ingurumena indartu nahi ditu. Finean, hiru herrialdeen arteko lurralde garapen jasangarria egitea da helburu nagusia.

Lehen fasean Mugaz Gaindiko Sarea osatuko da, aktore nagusiak identifikatuz eta lantalde sendo bat eraikiz. Bigarrenena, gizarte gaietan arduratsua izango mugaz gaindiko lurraldearen baloreak finkatuko dira. Hirugarrenean, lurralde bakoitzaren ezaugarriei so eginez, mugaz gaindiko proiektuei ekingo zaie eta, azkenik, RESOT proiektuan egiten diren ekimen guztiak modu praktikoan eta zabalgarrian komunikatzen saiatuko dira, besteak beste, horretarako egokituko den web orri bati esker.



 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia