Albisteak

Debabarrenako
2012ko Irailaren 13a

Debabarrenako Mugaz gaindiko I. aste ekologikoa

Produktu Ekologikoen feria Eibarren izango da lehendabizikoz eta, gero eta kontsumitzaile gehiago dituen produktuak landatzeko prozesuak zeintzuk diren azaltzen saiatuko dira.

Debabarrenako I. Aste ekologikoa irailaren 18 eta 23 bitrartean egingo da, Biolur, Debemen, Eibar Centro Comercial Abierto erakundeak eta Aza ta Porrua izeneko kontsumitzaile talde berriak bultzatua. Ekimenak ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.

Feriak mugaz gaindiko 30 stand izango ditu eta, horiek guztiek, sagardoa, gazta ogia eta bestelako modu jasangarrian landatutako produktuak salduko dituzte.

Ekimen horren bitartez, ekoizpen "ekologikoa eta eskuz landuak" izan diren produktuak zeintzuk diren erakutsiko dira. Hau da, ingurunea, osasuna, animaliak, pertsonak eta ingurunea kaltetzen ez duten teknikekin egindako produktuak". Abantailak asko dira antolatzaileen esanetan, oraina bizi dugun bitartean, etorkizuna bermatzen ari garelako.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia