Albisteak

Mugaz
2010eko Apirilaren 13a

Mugaz Gaindiko Lankidetza berritu da

Iñaki Galdos, Kiroletako eta Kanpo Ekintzako diputatuak eta Jean Jaques Lasserre, Conseill Generaleko presidente ordea, mugaz gaindiko lankidetzan lanean dabiltzan bi erakundetako beste hainbat lankiderekin elkartu ziren elkarren artean duten hitzarmena berresteko.

Bai Iñaki Galdosek baita Jean Jaques Lasserrek bi erakundeak elkarlanean aritu diren 5 urte hauetan lorturiko aurrerapausoak azpimarratu zituzten. 50 lan bilera baino gehiago egin dira zeinetan, egun, indarrean diren hainbat mugaz gaindiko proiektu martxan jartzea erabaki ziren:

Lorea proiektua: 2,2 milio euroko aurrekontua du eta 2011ko uztailerako amaiturik behar du. Kostaldearen kutsadura egoeretan elkarlana zehaztea eta indartzea du helburu.                     Kirola: Liburu zuria eta web orria garatzen ari dira.
Bidegorria: Baiona eta Iruñea artean eraikitzen ari den eta Endarlatsatik igaroko den bidegorrian parte hartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Kostaldeko bidezidorra: Bidart eta Donostia arteko bidezidorra indartuko da. Diputazioak, gainera, Mutrikura arte jarraitzea erabaki du.

Nahiz eta mugaz gaindiko elkarlana sendoa izan, egia da ere hobetzeko asko dagoela. Zentzu horretan, Diputazioak zein Conseill Generalak mugaz gaindiko proiektuetan sortzen ari diren haibat eta hainbat erakunderen inguruan kezka agertu dute. Euren esanetan, esfortzu eta baliabideen sakabanatzeak ez omen dio batere onik ekarriko proiektuari. Egoera horren ondoriorik nabarmenena Diputazioak eta Conseill Generalak instituzionalki abian jartzen dituen proiektuen entzute mailak behera egiten duela da.

Dokumentuaren beste hausnarketetako bat, antzeko diren proiektuen eta lan ildoen zehaztearen beharra da.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia