Albisteak

Euskal
2012ko Irailaren 19a

Euskal Eurohiriak muga gaindiko ekimen ekonomikoa bultzatzen dutenak saritu nahi ditu

“Mugaz Gaindiko Enpresa Ekimenaren Saria” sortu nahi du Euskal Eurohiria Mugaz Gaindiko Agentziak (Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Bidasoa-Txingudi Kontsortzioa, Hego Euskal Herriko Udalerrien Elkartea eta Euskal Kostaldea-Aturri Aglomerazioa kide dituela), Bihartean erakundearen eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren laguntzarekin.

Urtero emango dute sari hau bazkideek, mugaz gaindiko lankidetzaren esparruan lurralde bakoitzeko eragile dinamikoenei merezitako omenaldia eskaintzeko, jarduera ekonomikoaren sortzaile baitira.

Sari hau bikoitza izango da, eta eremu geografiko bakoitzeko proiektu bati emango zaio:
. Baiona-Donostia Euskal Eurohiria Saria, eta 
. Gipuzkoa-Pays Basque (Iparraldea) Saria.

Saria ohorezkoa izango da, eta Biarritzeko Goi Mailako Arte Eskolako ikasleen artean egingo den lehiaketako irabazleak diseinatuko du.

Deialdian ezarritako epean (2012ko uztailaren 4tik urriaren 19ra, biak barne) aurkeztu diren kandidaturen artean hautatuko dira saridunak. Dokumentazioa eskuragarri dago helbide hauetan:


http://www.eurociudad.org

 

http://www.eurohiria.org

 

http://www.gipuzkoa.net

 

http://www.cg64.fr

 

http://www.bihartean.com



Sari banaketa azaroan izango da, Baionako Merkataritza Ganberaren auditorioan. 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia