Albisteak

ALTUNING
2012ko Irailaren 20a

ALTUNING PRO GIPUZKOA 2012 sari-banaketa

Altuning Pro Gipuzkoa programa ikasturtean zehar nazioarteko unibertsitateekiko truke-programetako bat garatu duten unibertsitateko ikasle gipuzkoar guztiei zuzenduta dago. Bere helburua ikasle horiei ahotsa ematea da, atzerrian egindako ikasketetan zehar eskuratutako ideia, informazio eta esperientzietan oinarritutako proiektu bat aurkeztuta, proiektu hori lurraldean ezarri eta Gipuzkoaren garapena sustatzeko.

Aurten 73 ikasle gipuzkoarrek hartu dute parte guztira, eta horietatik lau proiektu saritu dira:

—     Alberto Diez Ibañez-ek stage sistema ekartzea proposatzen du. Udan, ikasturte akademiko bakoitza amaitzean, enpresetan ordaindutako praktikak egitea da. Ekimena honekin ikasleen formakuntza enpresen txandatze eta profesionalizazio beharretara egokitzen da.

—     Iñigo Iraola Goiburu-k, Frantzia, Alemania edo Eskandinabia herrialdeetako esperientziak ekartzea proposatzen du, zahartzaro aktiboago eta solidarioago bat helburu dutenak: etxebizitza elkarbanatuak, zerbitzu amankomunak...

—     Nerea Iñurrieta Galarraga-k, Estatu Batuetako Zipcar sistema ekartzea proposatu du: alokairuko kotxeak elkarbanatzeko sistema. Horrez gain, gimnasioetan ekoizten den energia zinetikoa erabiltzea ere proposatu du.

—     Amaia Arozena Amundarain-ek Gipuzkoako Diseinu Zentro baten sorrera proposatzen du. Formakuntzaren alorrean, produktuen diseinua hobetzeko eremu enpresarialean eta produktuak, zerbitzuak eta eremu publikoak gizabanakoaren benetako beharretara egokitzeko zentroa.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia