Albisteak

Trenbide
2012ko Irailaren 25a

Trenbide sarea, Mugaz Gaindiko hiritarren arteko mugikortasunaren bateratzailea

Atzo, irailak 24, TRANSFERMUGA izeneko proiektua aurkeztu zen, zeinen bitartez mugaz gaindiko bidaiarien ohiturak aztertuko diren eta 2017. urterako tren aldaketarik gabeko konexio bakarra sortu nahi den. 

Proiektu horretako kideek argi dute mugaz gaindiko trenbide sarearen izaera bateratzailea, batez ere, herritarren mugikortasunean. Baina hori lortu ahal izateko eta baliabideak modu egokian erabili ahal izateko mugikortasunaren eta Donostia eta Baiona arteko bidaiarien ohiturak aztertuko dituzte, informazioa pilatu, aztertu eta trenbide sareak eta trenez egindako bidaiek zer nolako pisua duten jakiteko.

Transfermuga proiektuaren barruan kide hauek biltzen dira: Euroerregioa (lidergoan), Euskotren Participaciones S.A., Atlantiar Piriniotako Hirigintza Agentzia (AUDAP) eta Logistika eta Mugikortasun jasangarrirako Euskal Erakundea. Bertan sartuko dira ere, mugikortasunarekin zerikusia duten eta mugaren bi aldetan bateratzen diren erakunde eta agenteak.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia