Albisteak

Mugaz
2012ko Urriaren 2a

Mugaz Gaindiko produktuak Gastronomikan

Lehendabizikoz, Gastronomikan, urriaren 8tik 10era Donostian antolatuko den gastronomiaren inguruko ferian, iparraldeko produktuak ikusi, dastatu eta erosi ahal izango dira UZTARTU Klusterrak eta BIHARTEANek batera jarriko duten standean

UZTARTU Klusterrak nekazaritza eta elikagai sektoreko 47 enpresa biltzen ditu, zeinen artean, ekoizleak, bertako produktuen eraldaketa enpresak, formazio institutu eta sentimen analisiak egiten dituen zentroak biltzen diren. Horiek guztiek 700 laguni ematen diete lana.

Gastronomika 2012 Ferian kalitatezko produktuak aurkeztea da helburu nagusia, bertan ekoiztuak, bertako arrazetako produktuak, artisau moduan eginikoak eta kalitatea nagusi dutenak. Aurkeztuko diren produktuak hauek dira:

- Baionako urdaiazpikoa
- Pate eta Rilletteak
- Pate odolkiak
- Foie gras
- Ossau Iraty gazta
-  Euskal Herrikoi amuarraina
- Arkumea
- Irulegiko ardoak
- Ezpeletako piperrak
- Eztia eta eskuz eginiko mermeladak

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia