Albisteak

Mugaz
2012ko Urriaren 3a

Mugaz Gaindiko oztopo historikoak hautsiz

Gure trenbide sistema eta Europakoa historikoki oztopatu eta zatikatu duen arazoa konpontzear da. Atzo, horren arduradun den ADIF enpresak Irun eta Donostia arteko trenbide sarean egokitzapen lanak egingo dituela adierazi zuen eta, horri esker, abiadu handiko trenek hegoaldera sartu ahal izango dute.

ADIF enpresak 40 milioi euro inbertituko ditu hirugarren hari hori eraikitzen edo moldatzen, hau da, trenbideko errail baten paraleloan hirugarren bat eransten. Horrekin iberiar penintsulako trenbide sarean dabiltzan trenak (1,688 metroko zabalera) bertakoan zein Europako zabalera duen trenbidean (1435 metroko zabalera) batetik bestera ibili ahal izango dira.

Iturria: Diario Vasco

Albiste osoa irakurri

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia