Albisteak

Esperientziak
2012ko Urriaren 8a

Esperientziak partekatuz, Mugak hautsiz

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Iparraldeko Conseill Generalarekin batera, Alzheimerraren kontrako borrokan bizi diren esperientziak elkar trukatzeko jardunaldia antolatu du datorren urriaren 17rako.

Hendaian antolatu den jardunaldi horretan mugaren bi aldetako adituen esperientziak eta iritziak entzun ahal izango dira eta gaixotasunaren ezaugarri eta alderdi medikuez, alderdi sozialez eta mugaren bi aldetako zainketa berritzaileez hitz egingo dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean Ander Rodriguezek, Gizarte Politikarako foru diputatuak parte hartuko du eta Conseill Generalaren izenean, Kotte Ecenarrok, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren lehen lehendakariorde eta elkartasun arloaren arduradunak.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia