Albisteak

2012ko Urriaren 7a

Eusko Jaurlaritza Irungo "IKTak eta gobernu ona" izeneko Mugaz haraindiko jardunaldiaren irekierara bertaratu da

Eusko Jaurlaritzak, José Antonio Santano Irungo alkatearekin eta Guy Mondorgue Angeluko lehen alkateordearekin batera, "IKTak eta gobernu ona" mugaz haraindiko jardunaldiaren irekieran parte hartu du. Mugako udalerrian ospatu berri da jardunaldia. Berau Irungo Udalak eta ANTIC erakundeak (Agence des Nouvelles Technologies de l'Information et de la Communication) antolatu zuten eta horren helburua zen IKTen erabilera aztertzea, gai publikoen kudeaketa eraginkorrago, sentikorrago, parte-hartzaileago eta gardenagoa lortzeko.

Bere hitzaldian, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Akitania-Euskadi Euroeskualdearen funtzioa nabarmendu zuen, eragile publiko eta pribatuek garatutako mugaz haraindiko lankidetza gisa, partaidetza aktiborik gabe espazio bateratu hori abian jartzea ezinezkoa izango bailitzateke. Era berean, Euroeskualdea une hauetan garatzen ari den ekimenen berri eman zuen, hala nola, mugikortasun jasangarrirako Baiona eta Donostia/San Sebastián hirien arteko Transfermuga proiektua; Akitania-Euskadi Funtsa 900.000 eurorekin mugaz haraindiko proiektuak diruz laguntzeko eta 2014-2020 ekintza-plan baten sorrera.

Bidasoaren bi aldeetako profesionalen arteko topaketa mota hauek administrazioen artean esperientziak partekatzeko aukera ematen du, baliabide publikoak optimizatu eta lan-ildo bateratuak ezartzeko, ondoren herritarren bizi-kalitatearen hobekuntza lortzeko, horixe baita funtzio publikoaren azken xedea. Duela hilabete batzuk, Akitaniako Eskualde Kontseiluko ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzaren egoitza bisitatu zuen, Jaurlaritza Internet 2.0 eta kudeaketa elektronikoaren bitartez herritarren partaidetzarako aplikatzen ari den garapenak bertatik bertara ezagutzeko.

Jardunaldi hori Irungo eta Angeluko Udalen arteko mugaz haraindiko lankidetzaren emaitza da. Udal horiek lankidetza hori duela urte batzuetatik hona garatzen ari dira eta lekuko herri-administrazioen arteko mugaz haraindiko lankidetzaren adibidea da. Jardunaldi horretan, Eusko Jaurlaritzak, Iñaki Ortiz Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendariaren bitartez, paperik gabeko administrazioaren aplikazioan izandako esperientzia azaldu zuen.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia