Albisteak

Bidasoako
2012ko Urriaren 10a

Bidasoako hiru hizkuntzak ikasteko

Mugaz Gaindiko Partzuergoak abian jarritako frantsesaren, euskararen eta espainolaren erabilera sustatzeko "Gu Geu" ekimenaren bigarren edizioa azaroaren 5ean hasiko da

Joan den martxoan ekimena martxan jarri zenetik, antolatutako hiru taldeetan 24 lagunek parte hartu dute.

Taldeak ordutegi eta egun ezberdinetan elkartu dira, guztietan Mugi Hadi talde antolatzailearen ordezkari batek parte hartu du eta dinamizatzaile lanetan Mondragon Unibertsitateko ikasleak ibili dira.

Elkarte, Kirol Talde eta erakundeen ezagutzaz gain, bailaran diren hiru hizkuntzak zabaltzea eta erakustea da, batez ere, Irun, Hondarribia eta Hendaian arazorik gabe mugitu ahal izateko.

Edizio berri horretan izena emateko epea urriaren 15etik 27ra arte zabalik egongo da Hendaiako, Hondarribiako eta Irungo gazteen informaziorako bulegoetan eta Mugaz Gaindiko Partzuergoak dituen bulegoetan. Izena emateko dirukopurua 12 eurokoa da.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia