Albisteak

Euskadi-Akitania
2012ko Urriaren 29a

Euskadi-Akitania Eurerregioak mugaz gaindiko 56 proiektu finantzatuko ditu

Euskadi-Akitania Euroerregioak 2012. urteko deialdiko dirulaguntzei esker lortu dituen 900.000 euroak banatuko ditu mugaz gaindiko lankidetzarako 56 proiektuetarako.

Dirulaguntzak banatu diren 3 taldetatik lehenean, mugaren bi aldetako unibertsitateren artean eta teknologia zentroen artean ikerketa eta berrikuntza proiektuak, errietakoak, energia eta ekologia bilakaerakoak, ingurumenekoak, osasunekoak, hizkuntzarenak, eta ikasle eta irakasleen artekoak finantzatuko dira 480.000 eurorekin.

Bigarren taldean guztira, 15 proiektu finantzatuko dira 201.500 eurorekin. Proiektu horietan jorratuko diren gaiak, hazkunde jasangarria, garapen ekonomikoa eta lehen sektorearen balorazioa, turismoa, merkatu berrien bilaketa eta Eurerregioaren egoera ezagutzeko datu bilketa dira.

Azkenik, hirugarren taldean, Arte eszenikoetako, liburuaren industriako, euskarako eta okzitaneko, eta arte garaikideko proiektuak, besteak beste, diruz lagunduko dira 218.500 eurorekin.

Gaur egun egoera ekonomikoa kaxkarra bada ere, Euroerregioko arduradunen arabera, “Funts horren mantenurako esfortzu handia egin da bai Eusko Jaurlaritzaren eta baita Akitaniako Kontseilu Erregionalaren aldetik, besteak beste, estrategikotzat eta gune komun bat lortzeko oinarrizkotzat jotzen baitugu mugaz gaindiko lankidetza”.

Deialdi horren arrakastak Euroerregioaren proiektua gero eta sendoagoa dela eta Akitania eta Euskadi arteko mugaz gaindiko harremanaren hezurdura gero eta indartsuagoa dela adierazten du.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia