Albisteak

CG64ko
2012ko Urriaren 26a

CG64ko funtzionari eta politikarien bisita Gipuzkoako Foru Aldundira

Iparraldetik iritsitako eta Conseill General erakundean lan egiten duten funtzionarioek eta politikariek Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitura konpetentziala eta instituzionala ezagutzeko bisita egin zuten.

Urriaren 22an eta 24an izandako bi egun horietan, harrera ofiziala Jon Peli Uriguenek, Landa Garapena eta Turismoko foru diputatuak egin zien, eta ondoren, Kanpo Harremanetako eta Turismoko zuzendari nagusiak, Roke Akizuk,  Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtzionamenduaren aurkezpen zehatza egin zien. Uriaren 24an berriz, Jokin Melidak, Gazteria zuzendariak egindako sarreraren ondoren  J.R. Bengoetxea jaunak, Euskal Herriko antolaketari buruzko ikuspegi orokorra eta antolaketa politiko-administratiboa zein zen zehatz-mehatz argitu zien.

Ondoren Gipuzkoako Foru aldundira eta Basque Culinary Ceneterrerako bisitaz gozatu ahal izan zuen Iparraldeko delegazioak.


 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia