Albisteak

Baionako
2012ko Azaroaren 13a

Baionako alkatea da Mugaz Gaindiko Partzuergoko presidente berria

Jean Baptiste Sallaberryk Jose Antonio Santano ordezkatuko du presidentzian “hiru hiriak elkarren mantentzeko eta hiritarren eguneroko arazoak konpontzen laguntzeko”.

Mugaz Gaindiko izpiritua duten erakunde berrien agerpenarekin (Eurohiria, Akitania-Euskadi plataforma eta beste batzuk) esklusibotasuna kendu diote Partzuergoari baina horrek ez du esanahi bere lana egina dagoenik, “mugaz gaindiko arazoak konpontzeko aukera berri batzuk besterik ez dira horiek, gure biztanleen eguneroko arazoak konpontzeko, azpimarratu zuen Sallaberryk

«Gaur egun, Iparralden, Euskal kostaldearen inguruko garraio publiko sistema aztertzen eta birplanteatzen ari gara. Garrantzitsua da Kontsortzioa adi egotea eta irtenbideak proposatzea, hiru hirien arteko loturak efizienteak izateko”, azpimarratu zuen Baionako alkateak.

Salaberryren esanetan, Lan esparru posible bat da hori, baita Bidasoaren itsasoratze gunean eta badian sedimentazioak ematen dituen  arazoak ere. “Hiritarrek hainbatetan azaldu digute horrek ekarri ditzakeen arazoak, baina administrazio sistema, lege ezberdinak ditugunez gauzak asko korapilatzen dira. Gure ustez kontsortzioak lan asko lagundu dezake horrelako egoeratan. Elkarrekin lan egin beharra daukagu” azpimarratu zuen Sallaberryk.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia