Albisteak

Euskal
2012ko Azaroaren 19a

Euskal Herriko Unibertsitateak eskatutako patente kopuruak %50eko igoera izan du 2011. urtean

Jarduera zientifikoaren nazioartekotzea eta Mugaz Gaindiko Kanpusaren eraikuntza, nazioartean hezkuntza bikaintasuna lortzeko proiektuaren azken bultzadak izan dira.

UPV/EHUk eskatutako patenteen gorakada emateaz gain, jarduera zientifikoaren nazioartekotzea ere %73an igo da azken urte honetan. Dokumentuaren arabera, PRES Université de Bourdeaux-ekin adostutako Mugaz Gaindiko Euroerregioaren Kanpusa “giltzarri” izan omen da eta horrela aitortu du gainera Frantziako gobernuak bere Bikaintasun programan. Kanpus honen bitartez Atlantikoko ardatza Europa osoko jakintza sortzeko erreferentean bihurtu nahi dute ikasle, profesional eta administrazioaren zerbitzuetako langile onenen mugikortasuna bultzatuz.

CEI erakundeak aztertzen duen eta 2010eko urritik aurtengo iraila arte doan Euskampusaren bilakaera txostenak Euskal Unibertsitatearen adierazleek asko hobetu dutela esaten du. Adierazgarriena patenteen eskaera da, urtean eskatzen diren patenteen bataz-bestekoa %50ean handitu baita (2009ko 67 tik 2011ko 100era)

Hori dela eta, Euskal Unibertsitatea lehendabizikoz Shanghaiko zerrendan sartu da, munduko 500 unibertsitate onenak biltzen dituen zerrenda. Horretan lau adierazle neurtzen dira: Alumni (ikasle ohiek lortutako Nobel sariak); Award (bertako langileek jasotako noble sari kopurua): HiCi (aipatutako zientzialari ohikoak) eta NS (Nature eta Science aldizkarietan argitaratutakoak).

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia