Albisteak

Ekonomia
2012ko Azaroaren 26a

Ekonomia Sozialaren Mugaz Gaindiko Kongresua egingo da Nafarroan datorren asteartean

“Lankidetzaren bitartezko Ekonomia Soziala eraikiz” izeneko Ekonomia Sozialaren Mugaz Gaindiko kongresua hartuko du Nafarroak.

Barañaingo auditorioan izango den kongresua, TESS mugaz gaindiko proiektuaren lidergoa duen Nafarroako Lan-Enpresa Elkarteak (ANEL) antolatu du, besteak beste, TESS programa, Nafarroa, Euskadi eta Akitania mugaz gaindiko lurraldeen arteko Ekonomia Sozialaren garapena bultzatu eta garatzeko ekimena delako.

ANELekoekin batera TESS proiektuan kide diren Chambre Régionale de l'Economie Sociale et Solidaire, CRESS Aquitaine, eta Euskadiko Kooperatiba Konfederazioa, Konfekoop izango dira kongresuan.

Ekonomia Sozialaren eta Elkartasunaren Mugaz Gaindiko sarea, TESS, Andorra-Espainia-Frantzia 2007-2013 POCTEFA, Lurralde Lankidetzaren Programan txertaturik dago eta Europar Batasunak bultzatua dago.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia