Albisteak

Piremobv
2012ko Abenduaren 3a

Piremobv proiektuak mugaz gaindiko mugikortasuna indartu nahi du lanbide heziketa esparruan

Eusko Jaurlaritzak, joan den azaroaren 4ean, Pirinio Mugikortasuna-Piremovb proiektua aurkeztu zuen, Lanbide Hezkuntza eta Enplegu sistemen ezagutza hobeagoa indartzeko eta LH-ko ikasleen mugikortasuna bultzatzeko.

Gainera, Lanbide Hezkuntza esparruan mugaz gaindiko mugikortasuna bultzatu nahi da hiru ardatz oinarri hartuta: informazioarena, komunikazioarena, baliabideena eta kartografiena batetik, ikasleen mugaz gaindiko mugikortasuna bestetik eta, azkenik, formazio eta tutoreen mugaz gaindiko mugikortasuna.

Horretarako, Hezkuntza departamentuak 200.000 euroko aurrekontua aurreikusi du hitzarmenak iraungo duen hurrengo hiru urtetarako (2012-2014), urte bakoitzeko kopuru berdina izanik. Aurreko proiektuekin alderatuz, oraingo honetan, 4 kide izatetik 7 izatera pasa da: Katalunia, Aragoi, Midi-Pyrénées, Aquitaine, Euskadi, Nafarroa eta Languedoc-Roussillon.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia